|
LUENGAS IBARGUTXI bulegoaren filosofia gizarte justiziako parametroen esparruan kokatzen da. Gure helburua langileen defentsa modu etiko eta bidezkoan bermatzea da.
Horretarako, gure bezeroekin konprometitzen gara. Azaltzen dizkiguten arazoak entzuten ditugu eta kasuaren ebazpen juridikoan beraiengandik hurbil egoten gara.
Gure nahia langileen eskubideak errespetatuak izan daitezela da. Horretarako, bi jardunbide nagusi planteatzen ditugu. Lehenengoa, prebentzioa. Langileei beren eskubideen berri ematen diegu, eskubide horiek betetzen ez badira aldez aurretik jakiteko eta zuzendu ahal izateko, edo erreklamazio epeak iraungitzea eta preskribitzea galarazteko. Bigarrenik, auzi judizialen bidetik jotzen dugu. Eremu honetan eskarmentu handia daukagu, eta horri esker gure bezeroen lan arazoei konponbide integralak eskaintzen dizkiegu.
Bitarteko tekniko eta pertsonal mota ezberdinak eskaintzen ditugu gure lan egiteko moduaren bidez. Horrela, gure bezeroen asmo judizialak asebetetzen ditugu, bai berme sendoekin asebetetzen ere.
Gaur egungo araudi eta lege garapen zabal eta luzeak ez digu uzten zuzenbidea bere osoan ezagutzen. Gai jakin batean espezializatzea da arrakasta juridikoa lortzeko bide bakarra. Gure lanbidearen oraina eta etorkizuna espezializazio horren mende dago, orain urte batzuk medikuntzaren arloan gertatu zen bezalaxe.
Gizartea eboluazionatu egiten da, eta gaur egun ez ginateke traumatologo batengana edo famili mediku batengana joango bihotzeko arazo batengatik. Arrazoi beragatik, ez genuke orotariko abokatu batengana joko laneko arazo batengatik.
Langileak gero eta kontzienteagoak dira ezin dela edozein abokaturengana joan arazo zehatzei buruzko aholkuak jasotzeko. Horregatik, dudarik gabe lan-arloko abokatu batengana jotzen dute beren lan-eskubideak defendatzeko.
Gure bulegoak plus bat gaineratzen du espezializazio horretan. Izan ere, ez gara lan-arloko abokatuak bakarrik; langileen defentsan espezializatuta gaude gainera.
|