|
LUENGAS IBARGUTXI bulegoa Gizarte Segurantzako Zuzenbidean espezializatuta dago.
Zuzenbidearen adar honen barruan, langileengan eragina izan dezaketen kontingentzia guztiak sartzen ditugu.
Abokatu adituak gara Gizarte Segurantzaren arlo guztietan. Hona hemen haietako batzuk: mutua lankideek edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak emandako alta medikoen inpugnazioa, ezintasun iraunkorreko prozeduretan aholku ematea eta izapideak egitea, erretiroak, alarguntasuna, zurztasuna, langabeziaren prestazioen erreklamazioa, oinarri arautzaileen kalkulu-erreklamazioa, Laneko Ikuskaritzei salaketak, eta prestazioen errekargua segurtasun neurri ezagatik.
Jendeari aholku ematen diogu Gizarte Segurantzarekiko eta erakunde lankideekiko harremanetan. Horrela, langileari dagozkion aukera guztiak jakinarazi nahi dizkiogu, eta eskaerak behar bezala izapidetu eta kudeatu nahi dizkiogu Gizarte Segurantzan, eskatutakoa lor dezan.
|