Logo Luengas Ibargutxi

 

 
INICIO
   
 
 
 
 
 
 
 
Bilatzailea
 
 

Ongi Etorri

 

Ongi etorri LUENGAS IBARGUTXI bulegora.

Gure bulegoko abokatuak eta lan-harremanetako graduatuak langileen aholkularitza eta defentsan adituak dira. Langile mota guztiei laguntzen diegu: inoren kontuko langileak nahiz autonomoak, sektore pribatuko langileak nahiz administrazio publikoko funtzionarioak, ikastunak nahiz zuzendaritzako postu altuetako pertsonak, lan-baimena duten pertsonak nahiz dokumentaziorik gabeko atzerritarrak, partikularrak nahiz sindikatuak.

Lan-zuzenbidean eta Gizarte Segurantzaren zuzenbidean adituak gara. Gainera, pertsonengan eragina duten beste alor batzuetan espezializatutako pertsonak dauzkagu gure bulegoan: eremu zibila, penala eta administrazioarekiko auziena adibidez. Halere, bezeroaren premien araberako profesional egokia bilatzen lagundu ahal dugu.

Langileari aholkularitza integrala eman nahi diogu. Lan-Arloa oso garrantzitsua eta konplexua da, eta bertan sor daitezkeen arazo guztiak konpontzeko lan egiten dugu.

Lanean sor daitezkeen kasu guztietarako zerbitzuak ematen ditugu, adibidez: lan-kontratuen negoziazioa eta errebisioa, iraizpenetako erreklamazioak, soldaten eta bestelako kontzeptuen erreklamazioa, enplegua erregulatzeko espedienteak (ERE direlakoak), lanbide-gaixotasunak, amiantoa, ezintasun iraunkorra, aldi baterako ezintasuna, laneko jazarpena, segurtasun neurrien gabezia, hitzarmen kolektiboen negoziazioa eta errebisioa, enplegu publikoko eskaintzak, merezimendu-lehiaketak, gaitzak eta kalteak, laneko eskubideak, eta lanaren eta gizarte segurantzaren alorretan sor daitezkeen gainerako arazoak.

Gure bezeroei beste kontu batzuetan ere laguntzen diegu, partikularrek izan ohi dituztenak: herentzietan aholku ematea; ezkontzak, banantzeak eta dibortzioak; trafiko istripuak; isunak; bizilagun-erkidegoak edo zerga-araudia.

Hori guztia herritarrei eguneroko arazo juridikoetan laguntzeko asmoarekin.

Gure bulegoaren helburua langile eta herritarren eskubideak enpresen, erakundeen eta administrazio publikoaren aurrean defendatzea da. Horretarako langileen defentsan aritzen gara. Alor horretan espezializatu garenez gero, independentzia maila handia lortu dugu, eta hori gure bezeroentzat onuragarria da.

 

 

LUENGAS IBARGUTXI S.L.
Registro Mercantil de Bizkaia, Tomo 5288, Libro 0, Folio 108, Hoja BI-60304, Inscrip 1º NIF B95683983

Colon de Larreategui 14 - 1º · 48001 Bilbao · T. 944 240 557
www.luengasibargutxi.net