Logo Luengas Ibargutxi

 

 
Hasiera  
Bulegoa  
Praktika Eremuak  
Profesional Taldea  
Aktualitatea  
Web Bulegoa  
Gurekin Lan Egin  
Non Gaude  
INICIO
 
 
 

Abisu Legala

 

1. LEGE-INFORMAZIOA ETA ONARPENA
Xedapen hauen bidez, LUENGAS IBARGUTXI SOCIEDAD LIMITADAk (aurrerantzean, LUENGAS IBARGUTXI) Internet erabiltzaileei eskaintzen dien Internet atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen da.
Webgunean sartzea dohainik da, telekomunikazio sarearen bidezko konexioaren kostua izan ezik, erabiltzaileek kontratatutako hornitzaileak emango duena.
Atariaren erabilerak ematen du Atariaren erabiltzaile izaera (aurrerantzean, 'Erabiltzailea'). Ataria erabiltzeak lege-ohar honetan azaldutako baldintza guztiak onartzea dakar. Erabiltzailea Atariari edo beraren bidez ematen diren zerbitzuei konektatuta dagoen denboran emango da Atariaren zerbitzua. Beraz, Erabiltzaileak lege-ohar hau arreta handiz irakurri behar du ataria erabili nahi duen aldi bakoitzean. Izan ere, ataria eta lege-ohar honetan jasotzen diren erabilera-baldintzak aldatu egin daitezke.

2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Atariaren eduki guztiak (garrantzitsuenak aipatzearren: testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, linkak eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, diseinu grafikoa eta iturri-kodeak, aurrerantzean 'Edukiak') LUENGAS IBARGUTXIren edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira. Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen araudiko esplotazio-eskubideetako bat ere ez zaio Erabiltzaileari lagatzen, salbu eta Ataria erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak.
Markak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak LUENGAS IBARGUTXIren edo hirugarrenen jabetza dira. Atarian sartzeak ez du inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial edota zeinu bereizgarri horien gainean.

3. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK
A. Ataria ez da aholkularitza-iturria, ezta bezeroaren eta abokatuaren artean harreman profesionala (edo bestelakoa) finkatzeko bitartekoa.
Ataria erabiltzerakoan, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du LUENGAS IBARGUTXIren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ahal dituzten jokabideak, edo Ataria kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu edo Atariaren erabilera normala edozein modutan galarazten duten jokabideak ez izateko.
LUENGAS IBARGUTXIk birusak atzemateko segurtasun-neurriak egokiak hartzen ditu. Halere, Erabiltzailea jakitun izan behar da Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak. Horregatik, LUENGAS IBARGUTXIk ezin du bermatu birusik edo Erabiltzailearen sistema informatikoentzat (softwarea eta hardwarea) edo beraren dokumentu eta fitxategi elektronikoentzat kaltegarria den bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik.
B. Atariko Edukiak LUENGAS IBARGUTXIk eskaintzen dizkio Erabiltzaileari, bere iturrietatik nahiz hirugarrenen iturrietatik ateratako informazioarekin.
LUENGAS IBARGUTXI bere Edukiek ahalik eta kalitaterik onena izan dezatela eta behar bezala eguneratuta egon daitezela saiatzen da. Halere, ez du edukien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna edota gaurkotasuna bermatzen.
Atarian Edukiak sartze hutsa ez da inola ere aholkularitza juridikoko zerbitzua. Erabiltzaileak onartzen du Zuzenbidea kasu zehatzei ezin zaiela automatikoki aplikatu, inguruabar askoren arabera alda daitekeelako. Horregatik, Edukietan jasotako informazioa ez da nahikoa inolako erabakirik hartzeko. Beraz, Edukietan dagoen informazioa ezin da aholkularitza juridikoaren alternatibatzat jo. LUENGAS IBARGUTXIk Erabiltzaileari gomendatzen dio Edukietan jasotako informazio hutsean oinarritutako erabakirik ez dezala hartu, aholkularitza profesional egokia jaso gabe.
C. Erabiltzaileak edo, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok bere webgunetik Atarira hiperesteka bat edo loturako gailu tekniko bat (linkak edo botoiak adibidez) jarri nahi badu (aurrerantzean “hiperesteka”), LUENGAS IBARGUTXIren idatzizko baimena eskuratu beharko du aldez aurretik.
Hiperestekaren sorrerak ez du esan nahi, inola ere, LUENGAS IBARGUTXIk eta hiperesteka daukan lekuaren edo webgunearen jabeak harremanik daukatenik, ezta LUENGAS IBARGUTXIk beraren edukiak edo zerbitzuak onartzen edo onesten dituenik ere.
Nolanahi ere, LUENGAS IBARGUTXIk beretzat hartzen du Atariaren edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo indargabetzeko eskubidea, batez ere hiperesteka sartu den webgunearen jarduera edo edukiak ustez ez-zilegi badira.
Atariak Erabiltzaileari hiperestekak edo loturako gailu teknikoak (adibidez linkak edo botoiak) eskaintzen dizkio Erabiltzaileari, Interneten dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko soilik, Erabiltzailea hirugarrenen jabetzako edo hirugarrenek kudeatutako Internet leku edo atarietan sartu ahal dadin.
LUENGAS IBARGUTXIk ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen (berez ez hirugarrenen bidez) estekatutako lekuetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak, eta ez ditu inola ere onartzen, gainbegiratzen edo kontrolatzen haietan dauden edukiak, zerbitzuak eta bestelako materialak. Erabiltzaileak izango erantzukizun osoa tresna horietan nabigatzen duenean.

4. ERANTZUKIZUN EZA
A. Atariaren erabilerak ez du LUENGAS IBARGUTXI derrigortzen birusak, harrak edo bestelako elementu informatiko kaltegarriren presentzia kontrolatzera. Erabiltzailearen erantzukizuna da, izatekotan, programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea.
LUENGAS IBARGUTXIk ez du erantzukizunik onartzen Atariaren zerbitzua ematerakoan Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipoetan sortzen diren kalteengatik.
B. Atarian sartzeko hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne. Haien fidagarritasuna, kalitatea, jarraikortasuna eta funtzionamendua ez dira LUENGAS IBARGUTXIren erantzukizuna. Horrenbestez, Atariaren bidez emandako zerbitzuak bertan behera geratu, ezeztatu edo erabili ezinik geratu ahal dira, Atariaren zerbitzua eman aurretik edo aldi berean.
LUENGAS IBARGUTXIk ez du bere gain erantzukizunik hartuko telekomunikazio sareen errore edo deskonexioen ondorioz Erabiltzaileak jasotzen dituen gaitz edo kalteengatik, Atariaren zerbitzua ematean edo lehenago zerbitzua bertan behera gelditzea, ezeztatzea edo etetea ekartzen dutenak.

5. DATU PERTSONALEN BABESA
Ataria bisitatze hutsagatik ez da Erabiltzailea identifikatzen duen datu pertsonalik modu automatikoan erregistratzen. Halere, Erabiltzaile zehatzei buruzko informazio ez pertsonala eta identifikatu ezina jasotzen eta grabatzen da LUENGAS IBARGUTXIren Interneteko zerbitzarietan (adibidez, Erabiltzailearen Internet nabigatzaile mota, Erabiltzailearen sistema eragilea, Atariko webguneetan sartzeko erabili den IP helbidea), Erabiltzailearen nabigazioa eta Atariaren kudeaketa hobetzeko helburuz.
Atariko datu bilketako galdetegien bidez biltzen diren datuak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean gordeko dira. Fitxategi horren erantzulea LUENGAS IBARGUTXI da. Entitate honek modu konfidentzialean erabiliko ditu datuok, bezeroekiko harremana kudeatzeko eta bulegoaren jarduerak sustatzeko helburu bakarrekin. Era berean, LUENGAS IBARGUTXIk datuak ezeztatu, ezabatu edota blokeatuko ditu zehatzak ez direnean, osorik ez daudenean edo beren helburua betetzeko beharrezkoak edo egokiak ez direnean, datuak babesteko legerian aurreikusten dena betez.
Galdetegi batean “Galdetegia bidali” botoia sakatuz gero, Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du bere datuak mota guztietako komunikazioak bidaltzeko (posta elektronikoz edo beste bitarteko batzuk erabiliz) erabil daitezkeela. Komunikazioen bidalketetako bakoitzean, komunikazio berririk ez jasotzeko dagoen prozedura berariaz azalduko da.
Datuak biltzeko galdetegietan, izartxoa daukaten eremuak nahitaezkoak dira. Beraz, Erabiltzaileak ez baditu datuok ematen, LUENGAS IBARGUTXIk zerbitzua ukatzea erabaki dezake.
Erabiltzaileak emandako adostasuna ezeztatu ahalko du, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahalko ditu, hona joz: LUENGAS IBARGUTXI S.L. LOPD 48001 BILBO BIZKAIA COLON DE LARREATEGI 14 1.
LUENGAS IBARGUTXIk abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuz (Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onetsi zuena) onetsitako Segurtasun Neurrien Araudian exijitzen diren segurtasun mailak betetzen ditu. Aurrekoa gorabehera, segurtasun teknikoa Interneten ez da hutsik gabekoa; filtrazioak gerta daitezke, inork asmo txarrez eginak.
LUENGAS IBARGUTXIk cookieak erabil ditzake Atariaren zerbitzua emateko. Cookieak prozedura automatikoak dira, eta erabiltzaile batek, webgune jakin batean sartzen denean, ezartzen dituen hobespenei buruzko informazioa biltzen dute. Informazio hori fitxategi txikietan erregistratzen da, eta fitxategiok erabiltzailearen ekipo informatikoan gordetzen dira, erabiltzaileak atzeman ezin duen modu batean. Erabiltzailea webgune horretan berriro sartzean, fitxategiok automatikoki aktibatzen dira; horrela, webgunea aurreko bisitaldietan ezarritako hobespenekin konfiguratzen da. Finean, cookieak informazio pertsonaleko fitxategi fisikoak dira, Erabiltzailearen ordenagailuan ostatatuak eta ordenagailu horri lotuak. Cookieek ezin dituzte beste hornitzaile batzuek sortutako cookie fitxategiak irakurri.
Erabiltzaileak cookie fitxategirik ez sortzeko moduan edo cookie fitxategiak sortzean ohartua izateko moduan konfiguratu ahal du bere nabigatzailea. Atarian sartzeko ez da beharrezkoa cookie fitxategiei buruzko aukerak aktibatuta egotea. Halere, segurtasun mekanismoen funtzionamendu egokia galarazi ahal dute zerbitzu esklusiboetan edo segurtasun berezia behar duten zerbitzu jakin batzuetan. Oro har, Atariaren cookie fitxategien helburua Erabiltzailearen nabigazioa hobetzea da.

6. JARDUERA EZ-ZILEGI EDO DESEGOKIAK JAKITERA EMATEA
Erabiltzaileak edo Interneteko beste erabiltzaile batek jakiten badu estekatutako lekuen orrien edukiak edo zerbitzuak ez-zilegiak, kaltegarriak, iraingarriak, biolentoak edo moralaren aurkakoak direla, LUENGAS IBARGUTXIrekin harremanetan jarri ahalko da, ondoko datuak emanez:
Jakinarazlearen datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa;
estekatutako lekuaren izaera ez-zilegia edo desegokia erakusten duten ezaugarriak;
Eskubiderik urratzen bada (adibidez jabetza intelektuala eta industriala), urratutako eskubidearen titularraren datu pertsonalak, pertsona hori jakinarazlea bera ez bada. Era berean, eskubideen jabearen zilegitasuna frogatzen duen titulua aurkeztu behar da eta, jakinarazlea titularraren ordezkaria bada, ordezkari gisa jardun ahal izateko titulua;
Erreklamazioan azaldutako informazioa egia dela adierazten duen adierazpena.
LUENGAS IBARGUTXIk klausula honetan deskribatutako komunikazioa jasotze hutsak ez du esan nahi jakinarazleak azaldutako jardueren edota edukien berri dakienik.

7. APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Lege-oharraren baldintza orokor hauek Bilbon indarrean dauden legeen bidez eraentzen dira.

 

 

LUENGAS IBARGUTXI S.L.
Registro Mercantil de Bizkaia, Tomo 5288, Libro 0, Folio 108, Hoja BI-60304, Inscrip 1º NIF B95683983

Colon de Larreategui 14 - 1º · 48001 Bilbao · T. 944 240 557
www.luengasibargutxi.net

Mapa Web         Aviso Legal