|
LUENGAS IBARGUTXI bulegoa 1982an sortu zuten Jose Luis Luengas Ibargutxi abokatuak eta Maria Angeles Galindez Urkijo soziologoak.
Jose Luis Luengas Ibargutxik ELA sindikatuaren zerbitzu juridikoetan lan egin zuen 1975. urtetik 1982. urtera arte. Gero bere bulegoa sortu zuen: LUENGAS IBARGUTXI.
Azken 30 urteotan, LUENGAS IBARGUTXI bulegoak langileen defentsara bideratu du erabat bere jarduera profesionala, eremu guztietan.
Urte luze hauetan milaka bezerok eskatu eta jaso dituzte gure zerbitzu eta aholkuak. Ibilbide hori gure bikaintasunaren eta gure eraginkortasun profesionalaren kalitatearen erakusgarri gorena da.
Berriki gure bitartekoak modernizatzeko eta berriztatzeko prozesuari ekin diogu, gure bezeroei arreta bikaina bermatzeko. Ildo horretan bulegoa handitu eta eguneratu dugu 2011. urtean, gure bezeroei zerbitzu modernoago, osoagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko.
|