|
LUENGAS IBARGUTXI bulegoak gizartearekin daukan konpromisoa nabarmena da, ez bakarrik gure bezeroen hainbat arazo kudeatzen eta konpontzen ditugulako, baizik eta gure bulegoak lan-arloko gai berrienei buruzko foroetan parte hartzen duelako.
Esate baterako, gure bulegoak Amiantoaren Aurkako Plataformaren sorreran parte hartu zuen 2003. urtean (Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkartea, ASVIAMIE), gure bezeroetako askok zeukaten arazo bati gizarte-mailako erantzuna emanez.
Plataforma horren sorrerari esker, arazo larri baten aurrean (enpresa askok Gizarte Segurantzaren araudia urratu zutela alegia) kaltetuta suertatu diren pertsonen kolektiboari ahotsa eman diogu. Izan ere, langile askok lanbide-gaixotasunak hartu dituzte amianto hautsarekin kontaktuan egoteagatik eta hauts hori arnasteagatik.
Enpresek beren langileen osasuna babesteko dauzkaten betebeharrak betetzeko orduan izandako utzikeriaren ondorioz drama sozial izugarria sortu zen. Langile asko gaixotu eta behar baino lehenago hil dira, amiantoarekin kontaktuan egotearekin zuzeneko zerikusia duten patologiengatik.
Bulegoa sortu genuenetik, gaur egun eta etorkizunean, langileen kolektiboaren defentsan konprometituta gaude. Etengabeko ikerketa eta berrikuntza juridikoan aritzen gara, langileen gutxieneko eskubideak (osasunerako eta integritate fisikorako eskubideak batez ere) arautzen dituzten legeen abusuarekin eta errespetu faltarekin amaitzeko.
|