Logo Luengas Ibargutxi

 

 
INICIO
   
 
 
 
 
 
 
 
Bilatzailea
 
 

Lan-Arloa

 

LUENGAS IBARGUTXI bulegoa langileen defentsako lan-arloko zuzenbidean espezializatuta dago. Sortu ginenetik jorratu dugun espezializazio horrek gure arloan sakontzea ahalbideratu digu eta zehaztasun handia lortu dugu, beste bulego batzuetan ez bezala.

Lan-arloaren barruan Zuzenbidearen zenbait adar lantzen ditugu, arazo errealei (adibidez, lan-istripu bati) konponbide juridikoak ematerakoan elkarri lotuta daudenak.

Hain zuzen ere, lan-arloko auziek ez dakarte bakarrik lan-arloko epaitegien ebazpena; aldi berean prozesu paraleloak egiten dira: administrazioarekiko auzi bidean, bide zibilean eta bide penalean.


Gure profesionalek prozedura horiek ezagutzen dituzte eta, horregatik, gure bezeroen interesen defentsan arrakasta izateko berme handia eskaintzen dugu.

Horrez gain, alor honetan behar bezain espezializatuta ez daudenek ezagutzen ez dituzten kontu eta eskubideak ezagutzen ditugu guk.

Gure ahalegina, edozein lan-arazoren aurrean, konponbide integral bat bermatzea da, gure defendituari bere interesak modu zentzuzko eta inteligente batean ahalik eta hoberen defendatzea ahalbideratzen diona.

 


 

 

 

LUENGAS IBARGUTXI S.L.
Registro Mercantil de Bizkaia, Tomo 5288, Libro 0, Folio 108, Hoja BI-60304, Inscrip 1º NIF B95683983

Colon de Larreategui 14 - 1º · 48001 Bilbao · T. 944 240 557
www.luengasibargutxi.net