Logo Luengas Ibargutxi

 

 
INICIO
   
 
 
 
 
 
 
 
 
Chercheur
 
 

Opinion

 
Fagor ama da.
 
17/10/2013
 
Source: DEIA
 
 

Por MADDALEN IRIARTE.

FAGOR ama da. Honela definitu zuen atzo Ainhoa Larrañagak, Mondragon Unibertsitateko irakasle, zuzenbide kooperatiboan doktore eta formazio kooperatiboan adituak, Fagor Etxetresnak kooperatiba, hartzekodunen konkurtso legera jo zuela jakin zenean. Fagor ama da eta ama oso larri dago. Egoera honen ondorioz astelehenean lanik gabe egongo diren 1700 pertsonek bizi duten larria eta astindua kontuan hartu nahi nuke lehenik gaurko egunez, aurrez mamurtzen eta iragar-tzen ari ziren gertaera baten kronika izanagatik, ez diolako egoerari grabetasun izpirik kentzen. Kasu batzuetan familia bereko kide guztiak geratu dira lanik gabe... langabeziak egunero erakusten duen itzal beltza Arrasaten kokatu da.

Nolanahi ere beste galdera batzuk ere sortzen ditu "ama" eri egoteak. Inork ez du zalantza jartzen kooperatibek euskal ekonomian izan duten esan nahia, benetakoa, erreala eta Fagorrek berak, "ama" den heinean izan duena. Ekonomiaren motorretako bat dela sarri esan izan dugu eta egoera honek, lehendik ere baikortasun gutxitarako zegoen egoerari ez dio auspo handirik ematen. Beste alde batetik kooperatibak izan dira Euskal Herrian sortu, hemen errotu eta mundura zabaldu ditugun enpresak, beste eredu bat posible zela egiaztatu dutenak, beste egiteko modu bat egikaritu zitekeela erakutsi dutenak. Orain baino lehen Euskal Herriak bizi izan dituen krisietan (ez dezagun ahaztu bizi dugun honengandik ezberdinak, baina gogor askoak bizi izan direla) kooperatibek egoera iraultzeko hainbat ikasgai eman dituzte, jakinda ere guztia ez zela perfektua eta guztia dela beti hobe-tzeko modukoa. Danbatekoa handia da: pertsonena, ekonomiarena oro har eta ereduaren inguruan sortu daitezkeen zalantzena. Krisiari, "krisis" hitza greziarrek jarri zioten, eta ordutik oro har esan ohi da zerbait ikasiz eta hobetuz gaindi-tzen dela eta asko ikasita eta hobetuta irteten dela bertatik. Amek asko erakusten dute. Espero dut Fagorren bizitzen ari diren honek ere asko erakutsiko digula.

 

LUENGAS IBARGUTXI S.L.
Registro Mercantil de Bizkaia, Tomo 5288, Libro 0, Folio 108, Hoja BI-60304, Inscrip 1º NIF B95683983

Colon de Larreategui 14 - 1º · 48001 Bilbao · T. 944 240 557
www.luengasibargutxi.net