|
LAB sindikatuak eman du beharginaren heriotzaren berri. Ez dakite nola gertatu zitzaion istripua. Gurutzetako erietxera eraman zuten helikopteroz ezbeharra izan ostean, baina osasun zerbitzuek ezin izan dute bere onera ekarri.
Biktimaren lankideek elkarretaratzea antolatu dute astelehen eguerdirako, enpresako sarreran. Ostegunean, 24 orduko lan etenaldia egin zuten protesta gisa, eta segurtasun neurriak indartzeko eskatu zuten. LABek elkartasuna adierazi dio langilearen sendiari.
Aurten hamabi langile hil dira Hego Euskal Herrian, LABen arabera. |